1.-   Ikasketa bukaerako bidaia...

Zure gurasoek ordaindu zuten.
Ordaintzeko aurreztu zenuen.
Eskolan ekintzak antolatu zenituzten dirua lortzeko
Zati bat zure gurasoek ordaindu zuten eta bestea zuk.

2.- Gabonetan zure aiton-amonak markarik gabeko zapatila batzuk oparitu dizkizute. Zer egiten duzu?

Balio ez duten gauzen tiraderara zuzenean doaz.
Beraiei bisitatzera noanean bakarrik ipintzen ditut gustua emateko.
.Beti erabiltzen ditut, politak dira eta markak ez du axola.
Korri egiteko, mendira joateko... erabiltzen ditut.

3.- Klaseko afaria dago, eta normalean baino beranduago geratzen zara. Ez daude autobusik. Zer egingo zenuke?

Etxera oinez itzultzen zara.
Diru apur bat gordetzen duzu, lagunekin taxi bat hartzeko.
Zeure familiari deitzen diozu, zeure bila etor daitezen.
Taxiarentzat diru estra bat eskatzen diezu gurasoei.

4.- Hurrengoetako zein toki aukeratuko zenuke, Aste Santuko oporrak pasatzeko?

Amonaren herria.
Etxean, deskantsatzen.
Urte horretako modako tokia (Expo, Olinpiadak, martxako herria...)
Mendian kanpinean.

5- Maisu batek mania dizu, eta dudarik gabe kateatuko dizu. Nola konpontzen duzu?

Ez dut ezer egiten, aurpegi txarrarekin begiratzen diot klasean.
Berarekin hitz egitera joaten zara maisuen gelara
Zure gurasoei eskatzen diezu arazoa konpontzera joatea
Asignatura hori topera ikasten duzu, zure bila doala dakizulako.

6- Ordenagailu bat, musika kate bat...erosi nahi zenuen, baina aurreztutakoarekin ez zaizu iristen. Nola konponduko zenuke?

Haurrak zaintzen, klase partikularrak ematen,... lan egin dezakezun galdetzen duzu.
Itxaron eta aurrezten jarraitzen dut.
Aiton-amonak, osabak etab. bisitatzen ditut, eta ikusten dut ea zerbait erortzen den.
Gurasoei galdetzen diet ea laguntzen didaten.

7- Klasean kide bat beti zirikatzen zaitu. Zu...

Aurre egiten diozu.
Irakaslekoari esaten diozu.
Klasean komentatzen duzu.
Zure gurasoei esango diozula mehatxatzen duzu.

8.- Trastada oso handi bat egin duzu, eta zure aitak larunbata irten gabe zigortu zaitu... Zure lagunekin atera nahi zenuen eguna hain zuzen ere! Zer egiten duzu?

Zigorra onartzen duzu.
Zure aita, hain larria ez dela izan konbentzitzen saiatzen zara.
Zure amarengana joaten zara zuzenean, zure aita konbentzi dezan.
Mainatsu jartzen zara, eta lausengu egiten diezu larunbata irteten utzi diezazuten.

9- Lagunekin ateratzeko dirurik ez daukazu...

Etxean geratzen naiz. Ezin naiz atera.
Zure anai/arrebari, edota zure lagun onenari dirua eskatzen diozu.
Zure gurasoekin maitagarri jartzen zara, ea zerbait erortzen den.
Zure gurasoei aurre egin, eta paga igotzeko eskatzen diezu.

10- Zure lagunak aste bukaera eskiatzera joatea erabakitzen dute, baina zuk ez daukazu ekiporik. Nola konpontzen duzu?

Ez zoaz, zeren eta ez duzu ekipo bat prestatua eskatu nahi ... ze lotsa!
Zure lagunei plana aldatzeko eskatzen diezu.
Zure gurasoei ekipoa erostea eskatzen diezu, kirol hori maiz praktikatzeko asmoa bai daukazu.
Lagunei egoera adierazten diezu, eta aste bukaera hau etxean geratzea erabakitzen duzu. Beste batean izango da!