EGUZKI-INDARRA ESKOLEENTZAT

Egunero kontsumitu dezakegun baino energia gehiago bidaltzen du eguzkiak gure planetara argi moduan. Horregatik doainikako eta garbia den energia iturri honetaz baliatu gaitezen kanpainia bati hasiera eman dio Greepeace-k eta eskoleetatik hastea erabaki du. Eguzkiko Eskola Sareak eguzkiaren indarra behar duten teilatu fotoboltaikoak edukitzean interesatuak dauden Espainiko hezkuntz zentru guztiek osatzen dute. Greepeace-k sarea sortu du eta bertan sartuak dauden zentruak eguzki indarra edukitzeko beharrezko pausoak ematen lagundu eta koordinatzen ditu. Edozein motatako hezkuntz zentruak daude sarean: eskolaurreak, ikastolak, institutuak, fakultadeak, unibertsitateak. Batzuk eguzki indarra badaukate, eta besteek edukitzean interesatuak daude besterik gabe.

Greepeace-n esanetan eguzkiaren indarra behar duten teilatu fotoboltaikoek gure estatuan kontsumitzen den argi indarraren laurden bat produzitu eta CO2-aren (kutsakorra den gasa) eskapeak %20a murriztu dezakete. Eguzkiko Greepeace Proiektuaren lehendabiziko ihardueretako bat, 1997ko maiatzan, Palma de Mallorca-ko Antoni Maura Institutuko estalian dispositibo fotoboltaiko baten instalazioa izan zen. Greepeace-k dispositiboa GESA-ENDESA argi indar konpainiaren sareari konektatu zuen. Hortik aurrera, Institutuak eguzkiaren argipean dagoen bakoitzean argi indarra era garbi batean sortzen du.

Andoni Maura-ren esperientziaren ondoren, hainbeste ziren eguzki indarrean interesatuak zeuden hezkuntz zentruak, non Eguzkiko Eskola Sarearen sormena bultzatu zen beraien zentruetan eguzki indarra jasotzen duten teilatu fotoboltaikoen instalazioan laguntzeko asmoz. Zure zentrua programan sartzean interesatua baldin badago zure irakasleei e-mail bat zentruaren posta kutsatilarekin hona idatz dezaten: energia@greenpeace.es

 

 

 

 

AurrekoaBerri Laburrak