HIZKUNTZ IKASTAROAK ATZERRIAN EGITEKO GOMENDIOAKLEHENENGOA : Geroz eta hizkuntz eskola gehiago dago munduan. Garrantzitsuena ofizialki onartuta dagoen bat aukeratzea da. Ingalaterran hobe da eskola British Council-ek onartutakoa izatea eta ARELS elkartearen barruan egotea. EEBB-etan ACCET-en ziurtagina eduki behar dute.BIGARRENA: Ostatua oso garrantzitsua da. Pertsona bateko edo gehiagorako den logela bat aukeratu dezakezu. Erresidentzia batean bizitzearen edo etxe batean sartzearen artean aukera daiteke ere. Familian bizitzearen abantaila bertako kultura eta ohiturak ezagutzea da. Batez ere EEBB-etako kasuan gomendatua, han familiak oso atseginak izaten baitira. Gainera hasierako momentuan sartu zinen familian azkenean oso gustora aurkitzen ez bazara, familiaz aldatzea posible izaten da.HIRUGARRENA: Saia zaitez zure egonaldia bukatzean zure hizkutz maila frogatzen duten azterketa ofizialetara aurkez zaitzaten. Cambridge (First eta Proficiency) TOEFL eta AREL azterketak oso interesgarriak dira igeleserako. Beste hizkutz batzuetarako dauden onartutako tituloak begira itzazu. LAUGARRENA: Hitz txikia irakurri. Ez begiratu prezioa soilik. Prezioak zer dakarren begira eta zehazki galde ezazu. Kurtsoa, aseguroa, liburuak, bidaia, eskolatik kanpoko iharduerak, janaria, ...Garrantzitsua da, izan ere joango zaren lekuan zerbitzuak (liburuak, txangoak, asegurua,...) prezioaren barnean ez badaude azkenean honako hau bikoiztu daiteke. Kontuz ezustekoekin. BOSTGARRENA: bidaiatu baino lehen presta ezazu gazte txartela eta ISIC-rena ere. Oso lagungarriak dira deskontuak lortzeko eta museoetan doan sarteko. SEIGARRENA: Dirua nola eraman behar duzun erabaki ezazu. Bileteak, bidaia txekeak edo kreditu txartela erabiliz. Kreditu txartel internazional bat eramateak larritasun askotan lagunduko dizu. ZAZPIGARRENA: Espainiara Zuzenean zerbitzua Telefonica-n kontsulta ezazu. Atzerritik dirurik gabe espainiara deitzeko modurik merkeena da. Deia jasotzen duenari kobratzen diote eta beti gazteleraz egiten dizute. ZORTZIGARRENA: Gaur egun atzerriko hizkuntz ikastaroen eskaintza asko dago. Aukeratu baino lehen ahal duzun guztietaz informa zaitez eta horren baldintzak oso ondo irakur itzazu. Zein gehiago komeni zaizun jakiteko taula bat egin dezakezu guztiak konparatuz. Aurreztu eta hobetu aukeratuko duzu. BEDERATZIGARRENA: Azkar ibili hegazkin txartela zure kabuz erosten baduzu. Tarifa normalak baino askoz merkeago direnez, ikasleentzako tarifak uda iritsi baino hilabete batzuk lehenago bukatzen dira. |