MATRIX, SOFTWARE-AREN AURKA BORROKATZEN

XXII. mendea. Ordenagailuek gure zibilizazioa txikitu dute. Beraien mundu birtuala sortu dute, Matrix edonon dago. Gure inguruan dago. Errealitatea ikus ez dezazun zure begien aurrean jarri den mundua da. Horrela azaltzen da mundu hau.

Mundua Matrize programa informatiko bat bikalatu da. Eta bertan giza erresistzentzia talde batek sartu behar du teknologiaren zanpaketa barrutik apurtzeko. Keanu Reaves misiorako hautana da.

Matrix Galaxietako Guden 1. ATALA-ren arrakasta berdintzea lortu du informatika, Internet eta mundu zibernetikoaren laguntzaz. Errealitate honetik urrun daudenek nekez uler dezakete pelikula hau non protagonistek errealitate batetik bestera hari telefonikoen bidez, hau da, FTP bat egiten, bidaiatzen duten. Informazio gehiago lor dezakezu helbide honetan: http://www.directorio.com.mx/matrix/reparto.htm

Mundu guztiko milioika internautak dira, gehien bat, filme honetako fan nagusiak, newsgroup-etan milaka jarritako mezuek eta pelikularen edozein gauzari buruz egin diren orrialdeek frogatzen duten bezala. Web-rik hoberena ingelesez irakurri daiteke helbide honetan: www.whatisthematrix.com . Bertan elkarrizketak, argazkiak, soinuak , etab. daude.Pelikularen trailer bat ikus dezakezu ere hurrengo helbidean http://www.cinemagazine.es/cast/plato/sala/peli4.htm .

Pelikula barruan sartu eta Neo, protagonista, bihurtu nahi baduzu http://www.whatisthematrix.com/cmp/game_index.html tekleatu dezakezu. On-line joku bat da.

Baina Matrix-en talde fanatikoaren partaide izan nahi baduzu zure web orria diseinatzen hastea besterik ez duzu . Zure orria dohainik egiteko era asko dago, apunta itzazu helbide batzuk (www.geocities.com , www.ciudadfutura.es ; www.angelfire.com).

AurrekoaHurrengoa