IKURREN HIZKUNTZA

Bakarrik Europan, 50 hizkuntza desberdin dago, eta munduan milaka dira. Hala ere guztiok ulertzen dugun hizkuntza bat dago: ikurren hizkuntza. Hau sinboloen eta adierazten diren objetuen arteko berdintasunean oinarritzen da. Horrela, zuhaitz bat, zuhaitz baten hitzalaren bidez adierazten da, eta ziurrenik hizkuntza hau hizkuntza desberdinak hitzegiten duten pertsonek uler dezakete.

Ikur hauen garrantzia, ikur hizkuntza honena alegia, bereziki nabarmena da hizkuntza zein kultura eta aberri desberdinetako jendea biltzen den lekuetan. Horregatik olinpiada edo erakusketa unibertsal bat dagoen bakoitzean, adibidez, ikur hauetara jo beharra dago, izan ere munduko hizkuntza guztietan kartelak jartzea ezinezkoa baita.

OSO PROZESU KONPLEXUA

Ikur hauen betebeharra erraz ulertzearena da, eta hauek diseinatu aurretik ikerketa handiak egiten dira beraien erabilpena ziurtatzeko. Horrela egin zuten Bartzelonan 1992an, nahiz eta beraien izaera kolorista eta modernoa konplikatuak egiten zituen. Lisboa-ko EXPO 98-rako talde internazional batek ehun ikurren bat  diseinatu zuen, batzuk oso ulerterrazak ziren (gizon eta emakumeen komunekoak bezalakoak) baina  zailagoak bazeuden ere, "bidai ajentzia", "ez urperatu", etab. adierazten zutenen bezalakoak.

EGUNEROKO BIZITZAN

Nahiz eta konplexua iruditu, ez da horrelakoa inolaz ere. Egunero erabiltzen duzu ikurren hizkuntza hau. Gizon edota emakumeen komunera sartzen zarenean adibidez, ikur bisual bat da zein komun mota den adirazten dizuna. Berdina gertatzen da autobusen geltokiekin: denok dakigu urdin koloreko makil batek (ibilbidearen arabera) autobus geltoki bat adierazten duela, edo lurrean marraztutako lerro txuri batzuek "oinezkoen pasabidea" direla. Izan ere, errepideetako seinale guztiak sistema honetan oinarritzen dira eta mundu guztiko gidariak elkar uler daitezen ahalbideratzen du nahiz eta hitzegiten ezinezkoa izan.

URTERO IKUR BERRIAK

Ikur hizkuntz honi, tradizionalari bezala, duela urte batzuk ez zeuden ikur edo "hitz" berriak gehitu behar zaizkio. Honela EXPO 98-rako "mugikorrak debekatuak", "eskailera mekanikoak" eta beste batzuk sortu ziren.

Hurrengoa