COPITO DE NIEVE: EKUADORRETIK BARTZELONARA.

Copito de Nieve, Nko oihanean istripuz aurkitua izan zen, Rio Muni-ko probintzian, aintzinako espainiar Guinean, Guinea Ecuatorial gaur egun. Aurkitu zuten egunean, 8,75 kilo pisatzen zituen, eta 2 eta 3 urte bitartean zituela kalkulatu zuten. Copito-ren lehen izena "Nfumu-Ngui" izan zen, gorila txuria esan nahi zuenak fang etniaren lengoaian.

Bartzelonara iristean, urte betez, zoologiko albaitariaren etxean pasa zuen, bere ingurugiro berrira ohitzeko. Hain ezaguna egin zen, non eta Salvador Dali margolariak, ezkongai maniki bat eta pastel handi bat oparitu zizkion.

 

ORDENAGAILU EKOLOGIKOA ETA BIRZIKLATUA.

 

IBM-k, birziklatutako plastikoz egindako lehen ordenadorea kaleratu du. Egileak adierazi du, fabrikazio sistema berriak, material arruntarekin egindako ekipoen kalitate bera ziurtatzen dutela, eta gainera honela, ingurugiroaren orekaz arduratzen diren erabiltzaileen beharrak asetzen dituela. Enpresa honek, Society Of Plastics Engineers-ek emandako "Recycler of the Year" saria jaso zuen aurreko urtean, materialen berreskurapen programa globalagatik. Gaia oso interesgarria da, munduan zehar urtean fabrikatzen diren milioika ordenadoreak kontutan izanik. Guztiak, birziklatuak izango balira, petrolio tonelada asko aurreztuko lirateke, eta plastiko asko zabortegian bukatzea ere.

 

 

Aurrekoa