SEILU ETA TXANPONAK. DIBERTSIO ERA BAT.

Numismatika (txanponen bilduma egitea), eta filatelia (seiluena), gazteen artean geroz eta zabalduago dauden zaletasunak dira. Gainera, oso erraza da bildumagintzan hastea.

Bildumagintzan hasteko, nahikoak dira oso garesti ez diren lau oinarrizko gauzekin: artxibadore bat, katalogo bat, lupa bat eta pintza bat. Pintza nahiko garrantzitsua da, piezak eskuekin ez ukitzen ohitzeko, eta baita katalogo bat. Oinarrizko katalogok, 1300 pezeta inguru kostatzen dute, eta bertan, editatutako seilu guztien erreferentzia daukazu, espainiarrean behintzat. Aukera dago baita ere, katalogoa bi tomo Yves-etan kontsultatzeko, frantsesa dena, eta mundu guztiko seiluetaz informatzen dizu, eta 3800 pezeta kostatzen du tomo bakoitza, baina hau oso serio hartzen duen jendearentzat da.

BEVERLY HILL BIRTUALA

Mundu guztiko dirudunek, dagoeneko badute beraien auzo esklusiboa sarean, non luxuzko produktuak erosi ahal izango dituzten. Millionaire Magazine aldizkariaren editoreek, aberats eta famosoentzat orri bat martxan jarriko dute, non beraientzako era guztietako informazioa izango duten: luxuzko artikuluen denda birtual batetik, objektu arraroen enkante birtual batetaraino, luxuzko yate eta automobilen iragarki klasifikatuetatik pasaz. Ala ere, hain aberats izanda ere, badirudi inork ez duela posta elektronikoagatik ordaindu nahi, zeren eta web orriak, bere posta elektroniko zerbitzu propioa dohainik eskaintzeko asmoa dauka.

 

 

 

AurrekoaHurrengoa