BILBO, FUTBOLAREN JAIOLEKUEspainiako Bilboko hiria, futbolaren jaiolekua da herrialde horretan, izan ere Ingalaterrako Sunderland hiriko langileak kirol hori bertara eraman baitzuten. Uste da, bi taldeen arteko antolatutako lehen norgehiagoka, 1894-ko maiatzean izan zela, eta lau urte beranduago Bilbao F. C fundatu zela. Klub hau, Athletic izeneko beste batekin bateratu zen, Athletic de Bilbao sortuz, zein gaur egun arte uniforme bera erabiltzen jarraitzen duen: Zuri-gorri marradun kamiseta.
EMAKUMEZKOEN FUTBOL NORGEHIAGOKA IKUSIENA Nueva Jersey-ko Gigante-en estadioan Estatu Batuetako eta Dinamarkako selekzioen artean jokatutako emakumezkoen mundialaren inaugurazio norgehiagoka ikusi zuten 78972 ikusleek, asistentzia marka berri bat ezarri zuten, gizonezkoekin konpartitu gabeko emakumezkoen kirol gertakizun batean. Aurreko marka ere, futbol norgehiagoka bati zegokion; 1996-ko Atlanta-ko joko olinpikoetan, 76481 pertsonek ikusi zuten Estatu Batuak eta Txinak jokatutako emakumezkoen futbol finala, Estatu Batuentzat izan zelarik garaipena.
|