ANDY GARCIA-K GALDUTAKO HIRIA ZUZENDU ETA
PROTAGONIZATZEN DU

Andy Garcia lehenengo aktore latinoa izan zen Hollywood-eko izar bat izatea lortu zuena. Gero Rosie Pérez, Salma Hayek, Jennifer López edo Antonio Banderas bera iritsiko ziren. Baina bera izan zen dudarik gabe zinemaren industrian latinoak ondo ikusitak izan zitezen bidea ireki zuena. Orian Hollywood-en latinoa modan dago Andy García-ri esker. Kubatar jatorrizko aktore honek bere traiektoria profesional luzeaz hitzegingo du, Canción triste de Hill Street telebistako seriean lehenengo pausoak eman zituenetik Brian de Palma-ren Los intocables edo Francis Ford Coppola-ren El padrino III pelikuletan egindako lan handietaraino. García-k kamararen bestaldera ere arrakasta handiz pasa da, Cachao kubatar musikagileari buruzko dokumentala produzitu eta zuzuendu du. Bere hurrengo proiektua Galdutako Hiria deituko den kubako iraultzari buruzko pelikula bat zuzendu eta protagonizatzea izango da, Guillermo Cabrera Infante idazlearen gidoia duena.

robbie_williams.JPG (14131 bytes)ROBBIE WILLIAMS TATUATUA

Robbie Williams-ek, bere ametsetako bat bete du, eta ezker besoa tatuatu du. Abeslari berak esan duenez, "dena gertatu zen bidai batean Amsterdam-era, bere diskoaren promozioaren barne". Han zegoela, tatuatzaile famatu baten (Te Rangi Tu) estudioa bisitatu zuen. Tatuatzailea inspiratzeko, Robbie, Take That bostekoaren parte zenean bizitutako esperientziak, eta dagoeneko gainditu dituen, droga eta alkolarekin izandako arazoak entzun zituen. Azken emaitza irudi abstraktuko tatuai bat izan zen. Bisita ere nahiko emankorra izan zen bere andregaia den Nicolentzat, bizkarrean tigre bat tatuatu bai zen. Robbie arrakastarekin jarraitzen du bere bakarkako karrera. MTV saria gizonezko bakarlari onenari jaso berri du, eta dagoeneko ehunaka milako disko saldu ditu munduan zehar.

.


AurrekoaHurrengoa