EGUZKIAREN BEROTASUNEANLurrak egunero eguzkiaren argia moduan energia kopuru eskerga
jasotzen du. Gure planetaren klima eta tenperaturek egunean zehar jasotzen duten
eguzkiaren argiarekin eta hau iristen zaien moduarekin zerikusia daukate. Lurreko poloetan
hotza egiten du eta urte osoan elurrak dirau eguzki indarraren %5 bakarrik iristen delako
lurrazalaraino. Lurraren erdian, berriz, eguzki indarraren %50 inguru iristen da
lurrazalaraino, eta ekuadorean %75-raino iristen da. Bero gehien jasotzen duen planetaren
zona Saharako basamortua da, nahiz eta EEBB-etako Eriotzaren Harana bezalako beste
basamortuetan 50 graduko tenperaturak maiz egoten diren. 32 graduko tenperaturetatik
aurrera kontuz ibili behar da intsolazio arriskua baitago. 41 graduetatik aurrera arriskua
handia da eta 55 graduetatik aurrera arrisku bizian gaude. Bestalde, Errusiako zenbait
hiri daude, Vostok bezalakoak, non 1983.ean zero azpiko 91 gradu izan zuten. Bero bolarek
urtero hildako asko uzten dute, batez ere ume eta agureen artean.
NASA-k gure planetaren eta eguzki sistemako beste planeten Martitzarra bezalakoak- artean konexio telematikoak sortu nahi ditu. Zientzia-fikzioa dirudien lorpen hau egiteko, erakundearen aurrekontu berrian (http://www.nasa.gov/budget/budget_index.html) Martitzarra, Lurra, Ilargia eta ziuraski beste planeta batzuk konektatuko dituen datu sare baten sormena eta inplementazioa azaltzen da. Datu sare galaktiko honek gaur egun arte espazioko komunikazioetan lortu diren habiadurak baino askoz azkarragoak diren batzuk lortu beharko ditu eta sareari lotutako leku desberdinen artean espazio untzi txiki batzuk izango ditu elkarpuntu bezala
|